→Basauri

Apirilaren 7an igaroko da Korrika 20 Hego Uribeko herrietan barrena

basauri korrika 19 2015

Korrika arropa salgai dago jada Bolintxu AEK euskaltegian. Era berean, Baskot Gaua ospatuko dute Hego Uribeko Berbalagunek abenduaren 16an.

Martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean ospatuko da 20. Korrika Otxandiotik Iruñera. Ibilbide osoa erabat lotzeko dagoen arren, badakigu apirilaren 7an igaroko dela Korrika Hego Uribe eskualdetik. Ordutegia eta ibilbidea datozen egunotan zehaztuko dituzte antolatzaileek. Horiek horrela, dagoeneko salgai daude Korrika arropak Bolintxu AEK euskaltegian, Basaurin. “Hamaika aukera daude ume zein helduentzat: kamisetak, kirol-jertseak, lepokoak, giltzatakoak, biserak eta Korrika Laguntzaile egitekoak, besteak beste”, diote Bolintxutik.

Korrika arropa erosteko denda Bolintxu euskaltegian bertan kokatu dute eta irekita egongo da astelehenetan 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta asteazkenetan 17:00etatik 20:00etara.

Kapelen Baskot Gaua

Abenduaren 16an Baskot Gaua deitu du Hego Uribeko Berbalagunek. Festara gerturatzen den orok kapela berezi bat eraman behar du Baskot Gauean. Aurtengo kapelak sortzeko gaia ‘barazkiak’ izango da. Arratsaldeko poteoaren ostean, San Jose eskolan jarraituko du festak Barry Manley-ren monologo berriarekin, lunch batekin eta ikasltaldeek aukeratutako abestien euskarazko moldaketekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak