→Hego Uribe

[Zuzenean] Otxandiotik 20. Korrikaren hasiera Geurian streaming bidez

basauri korrika 19 2015 5

Tokikom, Berria, EITB, Hamaika Telebista, Goiena, Kanaldude eta Xaloa Telebistek saio bateratua eskainiko dute Otxandio eta Iruñatik.

Tokikom, Berria, EITB, Hamaika Telebista, Goiena, Kanaldude eta Xaloa Telebistek saio bateratua eskainiko dute Otxandio eta Iruñatik. Geuria.eus-en ere ikusgai

Euskal hedabideek elkarlanean Korrika 20ren hasiera eta amaierari buruzko saio bateratua ekoiztuko dute. Berria, EITB, Hamaika Telebista, Goiena, Kanaldude eta Xaloa Telebistarekin batera gauzatuko da emanaldia, eta Geurian ere ikusgai izango da Tokikom elkartearen bitartez.

20. Korrika Otxandiotik abiatuko da martxoaren 30ean 16:00etan. Ilaski Serrano eta Ekhiñe Atorrasagasti ETBko eta Hamaikako kazetariak izango dira aurkezle eta beste hedabideetako kazetariak berriemaile lanetan ariko dira. Elkarrizketak eta, batez ere, Otxandioko giroa eskainiko ditu saioak zuzenean. Korrikaren lehen kilometroak ere jarraitu ahal izangao dira.

Amaiera ekitaldia Iruñean izango da apirilaren 9an, eta hori ere hedabide bakoitzaren webgunean eta ETB2, Hamaika eta Xaloa telebista kateetan eta geuria.eus-en ikusi ahal izango da zuzenean, eguerdian.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak