→Hego Uribe

Eskualdeko hainbat dantzarik parte harte du 21. Korrikako bideoklipean

Eskualdeko hainbat dantzarik hartu du parte bideokliparen grabaketan, Kukai Dantza Taldea eta Afrodeliciouseko dantzariekin batera. Fermin Muguruzak, Mad Masuel raperak eta La Furia abeslariak jarri dute ahotsa.

Bego Meabe basauriarra, 'Klika' bideoklipean / Klika bideoklipa

Fermin Muguruzak sortu du 21. Korrikako “Klika” abestia eta berak hartu du bideoklipa zuzentzeko ardura ere. Abeslari irundarrak Mad Muasel eta La Furia abeslarien ahotsak izan ditu lagun. Estreinatu berri duten bideoklipak dantza estilo ezberdinak uztartzen ditu: euskal dantzak, hip hopa, break dance edota dantza garaikidea. Hain zuzen ere, Hego Uribe eskualdeko hainbat dantzarik parte hartu du bideokliparen grabaketan. Besteak beste, Bego Meabe, Goizane Quevedo, Eneritz  Amezketa, Eneko Amezketa, Nerea Bahon, Irati Diez, Iraide Mendiola, Ane Zapirain, Ainhoa Etxebarria, Kimo, Gorka Vlazquez, Ainhize Solaun eta Eva Vallejo Basauriko dantza eskolako eta gainontzeko herrietako dantzariak agertzen dira abestiko bideoklipan. Haiekin batera izan dira Kukai Dantza taldea edota Afrodelicious taldeko dantzariak.

BIDEOKLIPAREN GRABAKETA
Bego Meabek
azaldu digunez, “izugarrizko esperientzia izan da bideoklipean parte hartzea”. Bilbon grabatu zuten bideoklipa: “Ezer jakin gabe bertaratu ginen hara, Ferminek azaldu zigun han geundela zer egin. Bi taldetan banatu ginen, euskal dantzarien taldea eta dantza modernoen taldea. Arratsalde batean grabatu genuen guztia”. Elkarren arteko giro ona ere nabarmendu du basauriarrak: “hasieran apur bat arrotza izan bazen ere, ez genuelako elkar ezagutzen, laster lotsa guztia albo batera utzi eta talde bikaina sortu genuen. Bata bestearekiko miresmena itzela zen.  Guk euskal dantzariek egiten zutenarekin ‘flipatzen’ genuen, eta haiek gurearekin. Arratsalde itzela izan zen”. “Euskararen aldeko halako proiektu batean hain pertsona eta estilo ezberdinak batzea ederra da benetan”, adierazi du Bego Meabek.

2019ko apirilaren 4tik 14ra bitartean egingo dute 21. Korrika, Garestik Gasteiza.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak