→Hego Uribe

Lan eskaintza: Geuria komunikabidean erredaktorea

Geuria lantokia 2018

Geuria, Hego Uribeko herri komunikabidea

Data: 2018-Mar-14
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Hego Uribe
Lan eskaintza lansarean.eus: http://bit.ly/2FRmS1Q

Eskaintza noizarte: 
2018-Api-04

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Geuriaren deskribapena: 100.000 biztanle baino gehiago dituen Bizkaiko Hego Uribe eskualdeko euskara hutsezko komunikabidea da Geuria; Basauri, Galdakao, Etxebarri, Arrigorriaga, Ugao, Zeberio eta Zaratamoko informazio generalista lantzen duena.

2014ko urrian jaio zen Geuria. Erakargarria, eduki arinak eta sakonak uztartzen dituenak, parte hartzailea eta komunitatea sustatzen duena

Euskarriak:
Hileroko paperezko edizioa
Egunerokotasuna lantzen duen webgunea
Sare sozialak (Facebook, Twitter, Youtube)
Hileroko herri bilera irekiak

2018an hurrengo aleak bananduko ditu: 7.000 urtarrila, otsaila, apirila, maiatza, iraila, urria eta azaroko aletean eta 40.000 (buzoneoa etxe guztietara) martxoa, ekaina eta abenduko aleetan eta urtean behin kaleratzen den ale berezian, www.geuria.eus webgunean argitaratzen den informazioaz gain.

Geuria Tokikom, Euskal Herriko euskal toki komunikabideen bateragunearen bazkide da.

Lan eskaintzaren deskribapena: Geuria-ren erredaktore Arrigorriaga, Ugao, Zaratamo eta Zeberioko herrietan eta gainerako herrietarako (Basauri, Etxebarri eta Galdakao) laguntza puntuala, beharrezkoa izanez gero.

Kontratu mota: Lan-kontratu mugagabea lehenengo hiru hilabeteak proba moduan bete ostean.  Berehala lanean hasteko.

Lan tokia: Etxetik, baina modu erregularrean bilerak Geuriaren erredakzioan (Basozelai kalea, 11, Basauri, Bizkaia)

Ordutegia: Moldagarria, markatutako helburuen araberakoa.

Soldata: 12.000€ko soldata garbia urtean + dietak (kilometrajea)

Langilearen betebeharrak: Arrigorriaga, Ugao, Zaratamo eta Zeberioko albisteen erredaktore eta erantzule nagusia Geurian.

Gertatzen diren albisteak eman (ahal dela, unean bertan) eta herri bakoitzeko Udal, alderdi politiko, erakunde zein norbanakoekin hartu emona albisteak sortzeko, zuzendariari gaiak proposatzeko… Iniziatiba eta dinamismoa baloratuko dira kasu honetan.

Albisteak, elkarrizketak, erreportaiak, iritzi artikuluak idatzi, maketatu eta webgune eta sare sozialetara igo komunikabidearen zuzendariarekin eta beste erredaktorearekin koordinatuta

Erredaktoreak hilero gutxieneko pieza kopurua ekoiztu beharko du, komunikabidearen zuzendaritzarekin adostutakoa.

Aipatutako herrietan Geuriaren kolaboratzaileen zerrenda aberasteko aukerak proposatu

Geuriaren arlo komertzialerako edo banaketarako aberasgarriak izan litezkeen ideiak eman aipatutako herrietan

Arrigorriaga, Zeberio, Zaratamo eta Ugaon proiektua gizarteratu kalean erakunde zein norbanakoekin daukagun hartu emona dela-eta

Geuriaren estaldura eremuko edozein udaletako udalbatzak bideoz grabatzeko libre egotea, hala eskatzen zaionean (printzipioz, Ugaokoak bakarrik lirateke). Grabazio ekipoa Geuriak jarriko luke.

Geuriak behar izanez gero, Basauri, Etxebarri edo Galdakao kubritzeko laguntza eskaini zuzendariak hala eskatzen duenean.

Baldintzak

Beharrezkoa:
-Kazetaritzan lizentziatuta
-Komunikabide batean erredaktore moduan edo Prentsa bulego batean esperientziaduna
-Euskara: ezinbestekoa titulazioa eta maila gorena
-Pertsona arduraduna, ekimen handikoa, proiektuarekin epe luzerako konpromisoa hartzen duena eta taldean lan egiteko gai dena

Baloratuko da:
-Hego Uribe eskualdekoa izatea edo bertan bizitzea
-Maketazioan, grabazioan eta bideo edizioan trebatuta izatea
-Web kudeaketan trebatuta izatea
-Gidatzeko karneta eta bere autoa

Laburpena

Lekua: Arrigorriaga Bizkaia

Enpresa: Geuria, Hego Uribeko herri komunikabidea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 10.000-15.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Kurrikulum-a eta aurkezpen gutuna ibai@biba.eus helbide elektronikora bidali apirilaren 4a baino lehen.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|