→Hego Uribe

Vienara eta Paduara lanera joango dira Hego Uribeko zazpi gazte

Nerbioi Ibaizabal Gaztedi proiektuaren barruan, Europar mugikortasunerako programaren zazpi beka esleitu dituzte Hego Uribe eskualdean. 

Mugikortasun planean parte hartuko duten gazteak, Zaratamoko Jon Ajuria alkatearekin eta Ugaoko eta Arrigorriagako gazteria zinegotziekin // Geuria

Nerbioi Ibaizabal Gaztedi proiektuaren barruan, Europar mugikortasunerako programaren zazpi beka esleitu dituzte Hego Uribe eskualdean. 

Beka hauei esker, atzerriko enpresetan lan-praktikak egiteko aukera izango dute gazteek, irailetik abendura, Italiako Padua hirian eta Austriako Viena hiriburuan. Bekaren barruan sartzen dira hegazkineko joan etorria, hirian mugitzeko garraio publikoko txartela, etxearen alokairua, bidaia asegurua eta egunerokoan izan ditzaketen gastuak ordaintzeko diru kopurua. Egonaldiaren lehenengo astean alemanieraz eta italieraz ikasteko oinarrizko ikastaroa egingo dute, eguneroko bizitzan jatorrizko hizkuntza zerbait ulertu dezaten. Hala ere, enpresan ingelesez hitz egin beharko dute egonaldiak irauten dituen hiru hilabeteetan.

Arrigorriagako hiru gazte, Ugaoko beste hiru eta Zaratamoko bat izango dira mugikortasun programan parte hartuko duten Hego Uribeko gazteak. Aritz Millan ugaotarrak Soin Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduak eta Hezkuntza Bereziari buruzko masterra ikasi ondoren, lan munduarekin lehen hartu-emana izango du Paduan. Jone Elezkano zaratamarrak Artearen Historia gradua bukatu berri du eta oraingoa bere bigarren mugikortasun programa izango da, aurretik ere Lisboan egon delako Erasmusean. Oraingoan Vienara joango da.

Leire Esparza Arrigorriagakoa da eta Terapia Okupazioanala ikasi duen arren, landareekin zerikusia duen proiektua abiarazi nahi du Vienean. Horretarako ekintzailetasuna garatzeko ikastaroak izango ditu bertan. Haizea Gonzalez ugaotarrak Euskal Herrian diseinu grafikoaren esparruan ikasitakoak Paduan sakonduko ditu eta Ander Cebrecosek sukaldaritza bide berriak ikasiko ditu Vienan. Asier Gonzalezek automatizazioa, robotika eta ingeniaritza ikasi ditu bertan eta argi du Europara lanera joatea aukera handia dela bere sektoreko joera berritzaileak ezagutzeko.  Katiuska Torreblanca arrigorriagatarrak ere parte hartuko du mugikortasun programa honetan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak