→Hego Uribe

Multiabentura udalekuak antolatuko dituzte udan Hego Uribeko gazteentzat

hegouribe multiabentura udalekuak 2016 araba

2000 eta 2005 urte artean jaiotako gazteei dago zuzenduta Multiabentura programa. Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 15etik 26ra.

2000 eta 2005 urte artean jaiotako gazteei dago zuzenduta Multiabentura programa. Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 15etik 26ra

Nerbioi-Ibazabal eskualde osoko udalerriek Multiabentura programa jarriko dute martxan uda honetan. 2000 eta 2005 urte artean jaiotako gazteek parte har dezakete. Bi txanda izango dira, jarduera-maila eta adinaren arabera: ekainaren 26tik 30era eta uztailaren 3tik 7ra.

Espeleologia (Opakua -Araba- eta Lekeitio -Bizkaia-), aguake arroila (Antoñana, Araba), tirolina, rappela eta eskalada (Oro, Araba), konkis txikia (Garaio, Araba), kayak eta stand up paddle (Landa, Araba), abentura parkea (Otxandio, Bizkaia), konkis raid (Landa, Araba), windsurf, sup eta bigsup (Laredo, Kantabria) eta zubi saltoa (Ondarroa, Bizkaia) egiteko aukera izango dute partaideek.

Interesdunek izena eman behar dute hilaren 15etik 26ra. Ugaoren kasuan, Jane Jauregian eman daiteke izena. Jardueraren prezioa 90 eta 95 eurokoa izango da. Eskualdeko udalerri hauek ere bat egiten dute Multiabentura programarekin: Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Galdakao, Laudio, Orozko, Urduña, Zaratamo eta Zeberio.

Argazkia: Inguru Abentura
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak