→Hego Uribe

Multiabentura udalekuak antolatu dituzte eskualdeko gazteentzat

hegouribe multiabentura udalekuak 2016 araba

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalek Abentura Anitzeko Udalekuak antolatu dituzte 12 eta 17 urte arteko gazteentzako. Bi txanda izango dira adinaren arabera: ekainean eta uztailean.

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalek Abentura Anitzeko Udalekuak antolatu dituzte 12 eta 17 urte arteko gazteentzako (2001-2006 urteen artean jaiotakoak, biak barne). Bi txanda izango dira adinaren arabera: lehenengoa ekainaren 25etik 29ra izango da 12 eta 14 urte artekoentzat (95 euro) eta bigarrena uztailaren 2tik 6ra 15 eta 17 urte bitartekoentzat (105 euro).

Aisialdiarekin eta kirolarekin lotutako ekintzez osaturiko programazioa antolatu dute, guztiak harremanak nahiz aberastasun pertsonala garatzeko asmoz burutuko direnak. Besteak beste, tirolina, rapela, orientazioa, eskalada, espeleologia, via ferrata, amildegien jaitsiera, zubi-saltoa, surfa, sup-a, kayak-a edota BTT irteerak egingo dituzte partaideek. Era berean, bigarren txandako gazteek gau bat Urbasako Kanpineko aterpetxean emango dute (Olazti, Nafarroa).

Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Galdakao, Laudio, Orozko, Ugao, Urduña eta Zaratamoko Udalek elkarlanean antolatzen dituzte Multiabentura udalekuak, Bizkaiko Foru Aldunadiaren laguntzarekin.

Izena emateko prozedura, herrika

Eskualdeko programa bat denez, udalerri bakoitzak mugatutako tokiak izango ditu eta izena emateko epeak ere desberdinak izango dira.

Basauri. Maiatzaren 14tik 25era Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuetan (San Migelen 08:30etik 14:30era eta udaletxean 08:30etik 19:30) eta maiatzaren 27ra arte www.basauri.net webgunean.
Lehenengo txandan 20 leku eskainiko dituzte eta bigarrenean 15 leku. Txandaren baterako eskainitako plazak baino izen-emate gehiago badaude, Basauriko Udalak zozketa egingo du ekainaren 1ean, 12:00etan.

Ugao. Maiatzaren 27ra arte Gazteinfo gunean edo Jane Jauregian, 946 322 014 (Gazteinfo) edo 946 480 704 (Jane Jauregia) telefono zenbakietan, edo gazteinfo.ugao@ortzadar.es edo kultura.ugao@ortzadar.es helbide elektronikoetan.
Toki baino eskabide gehiago egonez gero, maiatzaren 30ean, 18:00etan, zozketa bat egingo da Jane Jauregian. Iazko udalekuen deialdian parte hartu ez zuten nerabeek lehentasuna izango dute.

Zaratamo. Maiatzaren 14tik 24ra bitartean Elexaldeko liburutegian, 16:30etik 20:30era.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|