→Hego Uribe

Abentura anitzeko udalekuak antolatu dituzte Hego Uribe eskualdeko gazteentzako

Beste urte batez, Nerbioi-Ibaiazabal eskualdeko Udalek Abentura anitzeko udalekuak antolatuko dituzte 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako (2005-2007 urteen artean jaiotakoak, biak barne). Aurten multiabentura udalekuek hamar urte bete dituzte, eta aurrekoetan bezala bi txanda izango dira, adinaren araberakoak: alde batetik, ekainaren 24tik 28ra 12 eta 14 urte bitartekoentzat eta bestetik, uztailaren 1etik 5era 15 eta 17 urte bitartekoentzat.

Jarduerei dagokienez, lehenengo txandan parte hartuko dutenek, besteak beste, jarduera hauek egingo dituzte, denak Araban: espeleologia Opakuan, tirolina eta eskalada Oroko Santutegian, konkis txikia Garaion eta kayak eta paddle surf Landan. Bigarren txandakoek, ordea, espeleologia egingo dute Lekeition, zubi-jauzia Ondarroan, arroila-jaitsiera Antoñanan (Araba).

Hauexek dira aurten ezarri dituzten prezioak: 95 euro lehenengo txandarako eta 105 euro bigarren txandarako. Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 31ra arte (Basauri) ekainaren 3ra arte (Arrigorriaga, Ugao). Lekuak mugatuta dira, beraz dauden lekuak baino eskabide gehiago egotekotan, zozketak egingo dituzte ekainaren 4an udalerri bakoitzean.

Arrigorriaga, Basauri, Galdakao, Ugao, Zaratamo, Laudio eta Orozkoko Udaleko Gazteria Sailek antolatzen dituzte urtero Multiabentura udalekuak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak