→Hego Uribe

Eskualdeko gazteek lana aurkitzeko Gazte Indarra ekimena bultzatu dute

Nerbioi-Ibaizabal eskualdean bizi den gazteriaren diagnostikoan antzemandako beharrei erantzuteko asmoarekin, Bizkaiko Foru Aldundiak Gazte Indarra ekimena sustatu du enpleguari dagokion gaian laguntza eskaintzeko. Izan ere, noizbait enplegua bilatu izan duen eskualdeko gazteen %76,8a inoiz desorientatuta sentitu izan dela baieztatu du diagnostikoak.

Gazte Indarra programak Nerbioi-Ibaizabal eskualdean (Arakaldo, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo, Zeberio, Orozko, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri eta Galdakao) bizi diren, 16 eta 29 urte artean dituzten eta langabezian dauden gazteen txertatze laborala erraztea du helburu. Laguntza prozesu honetan orientazio, formazio, prospekzio, praktikak eta lan-bitartekaritza ekintzak burutuko dira. Proiektua 2017ko azaroan hasi zen eskualdean zerbitzua ematen, eta gutxienez aurtengo abendura arte kudeatuko dutela ziurtatu dute.

Enplegua bilatzeko laguntza behar duten gazteek Gazte Indarra bulegora idatz dezakete, gazteria@ftsi.es helbide elektronikoan. Era berean, bailarako bi udalerritan informazioa jasotzeko aukera izango dute interesdunek: Ugaon, Gazteinfo bulegoan (astearteetan eta ostegunetan, 09:00etatik 14:00etara) edo 946 322 014 telefono zenbakian, eta Basaurin, Basozelaiko Gaztegunean (astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 09:00etatik 14:00etara) edo 944 666 400 (117 luzapena) telefono zenbakian.

Gazte Indarra Enplegu-proiektua 2017-2018

  • Doako formakuntza + Praktikak enpresetan
    Merkataritza Balioaniztuneko Laguntzailea
    – Hasiera: 2018ko otsaila
    – Ordutegia: 09:00-14:00
  • Doako tailerrak. Lana bilatzeko konpetentziak
    Elevator Pitch – Zeure burua saldu 90 segundutan
    Kamera, Akzioa, Teamwork!
    Marka pertsonala-Linkedin
    Hitz egin, konbentzitu eta konkistatu: Hitzen boterea erabili
    Malgutasuna lanpostu inguruan
    Lan-elkarrizketaren prestaketa
    Lan-kontratua
    Betebeharrak eta eskubideak lan-harremanetan
    – Hasiera: 2018ko otsaila
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak