→Hego Uribe

Zuzendari lanpostua betetzeko eskaintza zabaldu du Nerbioi-Ibaizabaleko Jasangarritasun Bulegoak

nerbioi ibaizabal udaltalde 21 2016 energiaren eskualdeko behatokia

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak lan eskaintza egin du. Hain zuzen ere, gerente baten bila dabiltza.

Eskualdeko udal ordezkariak energiaren-eskualdeko-behatokian 2016an // Argazkia: Udaltalde 21

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak lan eskaintza egin du. Hain zuzen ere, gerente baten bila dabiltza eta bere zeregina izango da bulegoa zuzentzea, planak eta helburuak betetzen laguntzea eta zerbitzu teknikoei babesa eskaintzea. Kudeaketari dagozkion erantzukizunak hartuko ditu bere gain, tartean, zerbitzu publiko horren gerentzia eta eguneroko kudeaketa, plangintza eta ebaluazioa, kontratazio publikoa eta alor juridikoa, erakunde ezberdinekiko harremanak eta komunikazioa. Bi pertsonak osatutako talde tekniko baten arduraduna izango da, baita eskualdeko udalen arduradun politiko eta teknikoen batzordearena ere.

Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberion esku hartzen du Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal Jasangarritasun Bulegoak.

Baldintzak

  • Taldeak gidatzeko eta koordinatzeko gaitasuna;
  • Erakundeenarteko harremanak bideratzeko eta erabakiak hartzeko trebetasuna;
  • Ekintzaile eta berritzaile izateko gaitasuna;
  • Jasangarritasunari, ekonomia zirkularrari, klima-aldaketari eta Tokiko Agenda 21-i buruzko ezagutza izatea;
  • Euskara maila: 3 HP edo baliokidea. Ingelesa jakitea balioetsiko da;
  • Ibilgailua eta gidabaimena B motakoa.

Interesdunek LKSren Lan Eskaintzen atalean edo lks.epreselec.com webgunean izena eman eta curriculuma atxiki beharko dute. Lan eskaintza zabalik egongo da abuztuaren 26ra arte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak