Sareak

☉ Hego Uribe

3D teknologia, robotika eta ehun-elektronika probatzeko NerbioiTek programa sortu dute eskualdean

Teknologia modu sortzailean erabiltzeko Nerbioitek ekimena sortu dute eskualdean. Programa abenduaren 28tik 30era landuko da Urduñan.

|

Abenduaren 28tik 30era etorkizuneko lanbide batzuk probatzeko aukera izango dute eskualdeko 45 gaztek: 3D inprimagailuak erabiltzen ikasiko dute; robotika eta programazio sortzailearen hastapenak jasoko dituzte; eta ehun-elektronika (moda eta teknologia) zertan den ikusiko dute

Teknologia modu sortzailean erabiltzeko NerbioiTek ekimena abiarazi dute eskualdeko udalerriek (Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberio). Programa honen helburua da eskualdeko gazteek sormen eta fabrikazio digitaleko teknologia berriak erabiltzea sustatzea. Gauzak horrela, 3D inprimagailuak erabiltzeko, robotak programatzeko eta jantzi zein osagarrietan elektronika txertatzeko aukera izango dute 16 eta 29 urte bitarteko 45 gaztek.

NerbioiTek programa abenduaren 28tik 30era bitartean izango daUrduñako Alondegia Gizarte Etxean. Ikastaroetan parte hartu nahi duten gazteek izena eman behar dute abenduaren 13tik 20ra bitartean Nerbioi-Ibaizabal Gaztedi webgunearen bitartez. Izen-ematea doakoa da. Era berean, doako autobusa ipiniko dute parte-hartzaileentzako.

Partaideek landuko dutena

Talde bakoitzak bere alorrean lan egin, eta teknologia-proiektu bat garatuko du. Gainera, landutako objektua etxera eraman ahal izango dute parte-hartzaileek, gaia jorratzen jarraitzeko. Aurtengoan, 15 toki izango dira tailer bakoitzerako. 3D inpresio tailerrean, diseinatzeko makinarekin in situ lan egingo dute gazteek, eta askotariko objektuak egingo dituzte. Robotikan, berriz, beren robota muntatu eta programatuko dute, «zuk zeuk egin» kit batekin. Eta, azkenik, ehun-elektronikan, jantzi edo osagarri bat egingo dute material adimentsuekin, hau da, edozein motatako oihal eta ehunetan elektronika txertatzea ahalbidetzen duten materialekin.

Maker mugimenduan oinarrituta dago NerbioiTek programa. Bere helburua da gazteek zientziari, ingeniaritzari eta, oro har, sormen-teknologiei buruz dituzten ezagutzak areagotzea, modu dibertigarrian.

☉ Hego Uribe

‘Azpikontratak jopuntuan’ mahai-ingurua antolatu du Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak Galdakaon

|

Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak agerraldia egin du Galdakao-Usansolo Ospitalaren aurrean, Osakidetzako egoera salatzeko // Hego Uribeko Kontseilu Sozialista

Osakidetzako egoera salatu du Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak. “Azken urteetako krisi kapitalistaren adierazle zuzenak diren osasungintza publikoaren kolapsoa eta azpikontratetan gero eta ohikoagoak diren lan baldintza kaxkarrak salatzen ditugu”, diote.

“Izan ere, auzi honi dagokionez gure inguruan azken hilabeteetan eman diren aldaketak nahiko nabariak dira, San Migeleko pediatriako murrizketak, ospitaleko zerbitzu ezberdinen pribatizazioa, anbulantzietako langileen greba luzeak, ospitaleko biltegietako langileen egoera…”, salatu dute.

Ildo horretan, ‘Langile boterea eraiki. Badago alternatiba’ lemapean zenbait ekintza antolatu dituzte apirilean: ‘Azpikontratak jopuntuan’ mahai-ingurua Galdakaon apirilaren 18an eta maiatzaren 1era begira herri batzarrak deitu dituzte Galdakaon eta Basaurin.

“Euskal Herriko Kontseilu Sozilistatik instituzioen alternatiba faltsuetatik haratago alternatiba erreala badagoela zabaldu nahi dugu, langile boterearen eraikuntza. Hala nola, langileriaren bizi baldintzen hobekuntza lortzeko, iruzur instituzionalen aurrean, langileriaren independentzia politikoa oinarri izanda, gure interesen alde mobilizatzen eta antolatzen jarraitzea ezinbestekoa da”, diote.

Egitaraua

Apirilak 18, osteguna
Mahai-ingurua: ‘Azpikontratak jopuntuan’. Anbulantziak Borrokan eta Bilbo Handiko borrokak CGTko kide baten eskutik
18:00 Torrezabal Kultur Etxea (Galdakao)

Apirilak 26, ostirala
Herri Batzarrak: ‘Maiatzaren 1ean mobilizatzeko beharraz’
18:30 Torrezabal Kultur Etxea (Galdakao)
18:30 Pozokoetxe Kultur Etxea (Basauri)
Luntxa egongo da

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

‘Gorbeiako Nire Txoko Kuttuna’ argazki lehiaketan parte-hartzeko epea zabaldu dute

Abuztuaren 31ra arte zabalik dago Gorbeialdeko argazki lehiaketaren bigarren edizioan parte-hartzeko epea

|

Zaldi bat, Hego Uriben // Geuria

Abuztuaren 31ra arte zabalik dago Gorbeiako Nire Txoko Kuttuna argazki lehiaketaren bigarren edizioan parte-hartzeko epea.

Lehiaketaren helburua Gorbeia Helmuga Historikoaren lekuak edo esperientziak erretratatu eta Instagram sare sozialean elkarbanatzea da. Argazki horiek Arakaldo, Aramaio, Arantzazu, Arratzua-Ubarrundia, Artea, Areatza, Bedia, Galdakao, Legutio, Otxandio, Orozko, Ubide, Urkabustaiz, Zeanuri, Zigoitia eta Zuian egin daitezke. Hego Uribe eskualdea Gorbeialdetik benetan hurbil daude: Galdakao eta Zeberio dira eremutik gertuen dauden bi udalerriak.

Sariak eta parte-hartzeak

Sari bi banatuko dituzte guztira: lehiaketaren garaileak 200 euro jasoko ditu eta lana promozioa egiteko materialetan erabiliko da. Horrez gainera, irabazlearen lanak Estatu mailako ‘Mi Rincón Favorito’ lehiaketan parte hartuko du. Bigarren saria 100 eurokoa izango da.

Gorbeialde Landa Garapen Elkarteak eta Gorbeialdeko Kuadrillak antolatutako lehiaketaren lehen edizioan 105 pertsonak hartu zuten parte eta Aintzine Larreina Fernández de Leceta izan zen garailea.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

⚪️🔴 GABARRA | 🏆 Aupa Aitor Paredes! 😊 Gora Arrigorriaga! 🥳⚽️ Aupa Athletic!

|

Athletic Clubek Kopa irabazi, Gabarra Nerbioi ibaian atera da eta hortxe da Aitor Paredes arrigorriaga. GEURIAn ospakizunak bertatik bertara jarraitu ditugu.

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Bideoak / Hego Uribeko Athleticzaleek gogoz animatu eta ospatu dute garaipena!

|

Zuzeneko emisioak egin zituen atzo GEURIAko lantaldeak Arrigorriagan eta Basaurin / Geuria

Hego Uribeko kaleen giroaz gozatzeaz gain, Arrigorriagan eta Basaurin jarritako pantaila erraldoietan izan ginen atzokoan. Giro aparta, urduritasuna eta festa izan ziren nagusi. Emozioz beteriko gaua izan zen atzokoa Hego Uriben. Ehunka Athleticzale Sevillan izan ziren eta milaka euren herrietako kaleak hartu zituzten.

Berezia izan zen Arrigorriagan antolatutako jaia. Izan ere, arrigorriagar batek jokatu zuen Kopako finala: 120 minutuak jokatu eta irabazi. Aitor Paredes oso presente izan zuten atzokoan Arrigorriagan. Arrigorriagarrak jokatu duen lehen finala izan da eta lehenengoan lortu du garaile izatea.

BASAURI
Partidu aurrekoak

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

ARRIGORRIAGA
Partida aurrekoak

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

ARRIGORRIAGA
Garaipenaren ospakizunak

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Argazkiak / Hego Uribe zurigorriz jantzi da Kopako finalaren atarian

Eraikinak, etxeak, balkoiak… dena da zuri eta gorri Basauri, Galdakao, Etxebarri, Arrigorriaga, Usansolo edo Ugaon

|

Egun bakarra falta da Kopako Finalerako, eta Hego Uribeko herriak zurigorriz jantzita ageri dira, dotore eta alai. Eraikinak, etxeak, balkoiak… dena da zuri eta gorri Basauri, Galdakao, Etxebarri, Arrigorriaga, Usansolo edo Ugaon. Hona hemen GEURIAn batu ditugun argazkiak:

BASAURI

         

SAN MIGEL

GALDAKAO

ARRIGORRIAGA

ETXEBARRI

 

USANSOLO

      

UGAO

 

 

Osorik irakurri