→Hego Uribe

Osterabe taldeak zuzenekoa eskainiko du Araba Euskarazen

Etenaldi luzearen ondoren, Gasteizekoa izango da Osterabe taldearen lehen kontzertua, 12:30etatik aurrera, Mineral gunean.

Osterabe dira: Uxue Derteano, Karmele Felipe, Ainize Perez eta Ane Gonzalez / Osterabe

Gasteizen ospatuko dute aurten Ikastolen Elkartearen aldeko Araba Euskaraz, Gertu lemapean. Armentia Ikastolak egun osoko egitaraua prestatu du ekainaren 16rako, datorren iganderako, eta besteak beste, Osterabe taldearen kontzertua iragarri dute Mineral gunean. Emakumez bakarrik osatutako eskualdeko musika talde bakarra da Osterabe, Arrigorriaga eta Ugaoko musikariekin. GEURIAk Ainize Perez taldeko abeslaria elkarrizketatu zuen joan den otsailean. Etenaldi luzearen ondoren, Gasteizekoa izango da Osterabe taldearen lehen kontzertua, 12:30etatik aurrera, Mineral gunean.

Prado gunean, bestalde, Galdakaoko Oxabi taldeak joko du, 17:30etatik aurrera. Araba Euskaraz 2019ko egitaraua osorik hemen irakurgai.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak