→Hego Uribe

Ugao eta Laudio arteko tren zerbitzua etenda dago merkantzia bat bidetik atera ondoren

bakiola renfe 2017 merkantzia trena

Merkantzia tren bat bidetik atera da 12:45ak aldera Bakiola geltokiaren ondoan, Ugao eta Arrankudiaga artean. Autobus zerbitzua jarri dute bidaiarientzako.

Merkantzia tren bat bidetik atera da 12:45ak aldera Bakiola geltokiaren ondoan, Ugao eta Arrankudiaga artean. Horren ondorioz, Ugao eta Laudio arteko tren zerbitzua etenda dago bi noranzkoetan.

Adif-ek jakinarazi duenez, autobus zerbitzua jarri du bidaiarientzako. Momentuz ez dute zehaztu zenbat denbora egongo den trenbidea moztuta.

Argazkia: Aiaraldea.eus

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak