Quantcast

Trastorna2 eta Kiñubak eskualdeko taldeak garaile, Rockein lehiaketan

basauri rockein 2017 finala kiñubak

Basauriko taldeak tokiko bandarik onenaren saria eskuratu zuen eta Galdakaokoak, berriz, euskarako bandarik onenaren saria lortu du

Rockein lehiaketaren bosgarren edizioak finala ospatu zuen maiatzaren 13an, larunbatez, Basauriko Social Anztokian. Sari nagusi orokorra Los Cosmeticos talde bilbotarrak irabazi zuen, Elortegi Anayak (Bakio) eta Noga (Zarautz) bandak gailenduz. Trastorna2 boskote basauriarrak eskuratu zuen tokiko bandarik onenaren saria eta Kiñubak galdakoztarrek euskarako bandarik onenaren saria lortu zuten.

Ikus-entzuleen sariari dagokionez, Toc taldea (Mungia) izan zen boto gehien lortu zituen taldea. Guztira, 2.758 lagunek eman zuten botoa Rockeineko sare sozialetan, apirilaren 1etik 23ra bitartean.

Epaimahaia osatu zuten Igone Beloki Basauriko gazteria zinegotziak, Oinaze de Losantos Laudioko gazteria teknikariak, Iker Barbara Zarata Mondosonoro aldizkariko koordinatzaile orokorrak, Nara Pinto Mad Cool jaialdiko kontratazio arduradunak, Alvaro Fierro musika arloko kazetari eta Kulturmetriako ikerketa ataleko arduradunak, eta Jon Hervas Panorama klubeko sortzaileetako bat eta Shake Bilbao Jaialdiaren programatzaile eta kudeatzaileak.

Rockein lehiaketa Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriagako, Galdakaoko eta Laudioko Udaleren laguntzarekin.

 

Erlazionatutako edukiak

*

*

Top