→Arrigorriaga

Euskal Herriko musika taldeak sustatzeko Rockein lehiaketa martxan da

hego uribe rockein 2017 aurkezpena

Urtarrilaren 24tik martxoaren 24ra bitartean egongo da zabalik epea EAEko zein Nafarroako musika taldeek Rockein lehiaketan izena eman dezaten.

Urtarrilaren 24tik martxoaren 24ra bitartean egongo da zabalik epea Euskal Autonomia Erkidegoko zein Nafarroako musika taldeek Rockein lehiaketan izena eman dezaten

Aurreko lau edizio arrakastatsuen ostean, banda eta bakarlarien Rockein! lehiaketa antolatuko du Basauriko Udalak bosgarren urtez, Arrigorriagako, Galdakaoko eta Laudioko Udalen laguntzarekin. Txapelketa horren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako musika proiektuak sustatzea eskualdean.

Urtarrilaren 24tik martxoaren 24ra arte egongo da zabalik Rockein! lehiaketan izena emateko epea. Jasotako grabazio guztietatik sei banda finalista hautatuko ditu epaimahaiak. Talde horiek Social Antzokian joko dute maiatzaren 13an, larunbatez, eta ondoren irabazleen izenak jakinaraziko dituzte.

Aurten nobedadeak

Ohiko sariez gain, aurtengoan nobedade-hobekuntza bat egongo da Rockein lehiaketan: talde irabazleak EP profesionala grabatu ahal izango du, single bakarraren ordez. Era berean, aurreneko aldiz Laudioko Udalak bat egin du ekimenarekin. “Udal gehiagoren babesa izateak, oihartzun handiagoa emango dio lehiaketari, eta udalerri sustatzaileon baliabide ekonomikoak optimizatu egingo dira, gastuak banatuago egongo direlako“, dio Andoni Busquet alkateak.

Banatuko diren sarien artean, musika alorreko profesionalekin batera egindako grabazioa, ekoizpena eta masterizazioa izango da, eta Bizkaiko kontzertu-areto garrantzitsuenetako batean edota MAZ Basauri jaialdian jotzeko aukera ere.

Argazkian: Albert Cavalier taldeko kideak (iazko talde irabazlea) eta Laudioko, Basauriko, Galdakaoko eta Arrigorriagako udal ordezkariak
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak