→Arrigorriaga

Rockein lehiaketak marka berria lortu du 129 musika taldeen partaidetzarekin

basauri rockein 2016 finala

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako musika-proiektuak sustatzeko Rockein! txapelketaren bosgarren edizioak parte-hartze marka hautsi du berriro ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako musika-proiektuak sustatzeko Rockein! txapelketaren bosgarren edizioak parte-hartze marka hautsi du berriro ere: 129 taldek eman dute izena. Iaz 110 musika-bandak eman zuten izena eta 2015ean 95ek.

“Txapelketaren helburu nagusia da musika-proiektu berriak sustatzea eta xede hori betetzen ari dela argi dago”, dio Igone Beloki Basauriko Udaleko Gazteria arloko ordezkariak. Gauzak horrela, 129 musika taldeetatik 64k lehen aldiz hartuko dute Rockein ekimenean. Tokiko banden atalari dagokionez, aurten ere hazi egin da: 29 taldek eman du izena (iaz 23 izan ziren).

Rockein lehiaketa Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriagako, Galdakaoko eta Laudioko Udalen laguntzarekin (Laudioko Udala aurten sartu da ekimenean).

FINALA MAIATZAREN 13AN

Jasotako grabazio guztietatik sei banda finalista hautatuko ditu epaimahaiak eta maiatzaren 13an, larunbatez, kontzertua eskeiniko dute Social Antzokian, sarrera doan.

Kontzertuaren ondoren, epaimahaiak talde irabazleak aukeratuko ditu: talde irabazlea, tokiko talderik onena, euskarazko talderik onena eta ikus-entzuleen talderik gogokoena.

Argazkia: Rockein, Facebook
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak