→Hego Uribe

Supersur errepidea handitzearen kontrako martxa antolatu dute Pagasarrira

bizkaia supersur kontra martxa 2018 maiatza bolintxu argazkia supersur handitzeari ez

Supersurreko bigarren fasea osatzeko obraren lizitazioa onartu du Bizkaiko Foru Aldundiak, Arrigorriaga eta Zornotza artekoa.

Supersur errepidea luzatzeko proiektuaren aurkako mendi-martxa egin zuten maiatzaren 20an Bolintxura // Argazkia: Supersur handitzeari ez plataforma

Supersur edo Bilboaldeko Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbideko bigarren fasea osatzeko obraren lizitazioa onartu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Bigarren fase hori Arrigorriaga eta Zornotza artekoa da, eta Galdakao eta Usansolo zeharkatuko ditu: Buia-Venta Alta (Arrigorriaga), Venta Alta-Arrigorriaga (Tximintxe tunela -1165 metro- eta Arrigorriagako bidezubia), Arrigorriaga-Galdakao (San Anton tunela -2760 metro-), Galdakao-Bekea (Bekeako tunela -860 metro-), Bekea-Amorebieta (Burtotzamendi tunela -1460 metro- eta Kortederra). Zentzu horretan, eginda dagoen tarteak AP-68 autobidearekin bat egingo du Arrigorriagan eta Zornotzara bidea egingo du Supersurrak.

Saihesbidearen bigarren fasea 2023 urterako amaituko dela aurreikusi dute Foru Aldundutik eta bertatik 24.000 ibilgailu inguru igaroko direla dio azterlan teknikoak.

Supersur handitzeari ez plataformak (hainbat gizarte eragile eta talde ekologista daude plataforman, tartean Basauriko Sagarrak taldea) proiektuaren kontrako martxa antolatu du uztailaren 8an, igandez, Pagasarri mendira. Ekintza horren helburua da Supersur errepidearen luzapenak zeharkatuko lituzkeen guneak bisitatzea eta “zentzurik gabeko obraren aurka” daudela adieraztea. Irteera 10:00etan izango da Zabalburuko plazatik (Bilbo) eta bi orduko iraupena izango du. Pagasarrin erromeria egongo da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak