→Basauri

Trafikoan eragina izango du N-634 errepidean Espainiako Itzuliak Hego Uriben

hegouribe espainiako itzulia 2016 trafikoa

Irailaren 2an Bilbon hasiko da 13. etaparen ibilbide neutralizatua eta abiadazko irteera N-634 errepidearen 105 kilometro-puntuan finkatuta dago, Galdakaon.

Irailaren 1ean eta 2an Espainiako Txirrindularitza Itzulia Euskal Autonomia Erkidegoan sartuko da. Horren ondorioz eta Ertzaintzak jakinarazi duenez, hainbat eragin izango dira errepideko trafikoan. Eraginik garrantzitsuena N-634 errepidearen Bilbao eta Galdakao arteko tartean izango da, izan ere, ostegunean eta ostiralean izango da lasterketa.

Irailaren 1ean, ostegunez, 15:00ak aldera sartuko da Bizkaian Itzulia eta 16:00ak inguruan Bilbon sartuko da. Bertatik Galdakaoko bidea hartuko du eta ondoren El Viveroko portua igoko dute 16:26ak aldera, gero Bilbora berriro bueltatzeko. Hiriburutik berriro ere Galdakaoko lurretako errepidetik igaroko dira (17:08) eta bigarrenez El Vivero portutik bidea egingo dute helmugaraino -17:30ean- (Don Diego Lopez de Haro kalea, Bilbo).

hegouribe espainiako itzulia 2016 ibilbidea irailak 1

Espainiako Itzuliak irailaren 1ean egingo duen ibilbidea

Irailaren 2an, ostiralez, Bilbon hasiko da 13. etaparen ibilbide neutralizatua 11:45ean (Udaletxeko zubia, Uribitarte pasealekua, Abandoibarra etorbidea, Guggenheim Museoa, Jesusen Bihotza plaza, Don Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, Federico Moyua plaza, Recalde zumarkalea, Salbeko zubia, Maurice Ravel etorbidea, BI-625. Artzain Onaren kalea, Guridi Musikariaren plaza, Zumalacarregui etorbidea, BI-625. N 634) eta ondoren Hego Uribe eskualdeko lurretan sartuko da errepide nazionaletik.

Abiadazko irteera N-634 errepidearen 105 kilometro-puntuan finkatuta dago, Galdakaoko lurretan, 12:04ean. Errepide horri jarraituta, Zornotzarako bidea hartuko du, gero Gipuzkoatik bidea egiteko.

hegouribe espainiako itzulia 2016 ibilbidea irailak 2

Espainiako Itzuliak irailaren 2an egingo duen ibilbidea

Horiek horrela, zirkulazioa eten egingo da txirrindulariak igaro baino ordubete lehenago. Etenaldi horiek eragin berezia izango dute N-634 errepidea sarbide duten herrietan.

Gora