→Hego Uribe

Greba egun gehiago zehaztu dituzte uztailean udal kiroldegietan

basauri artunduaga pabiloi handia igerilekuak

Maiatzean hasi zituzten lanuzteak Bizkaiko zenbait udal kirol instalazioetako langileek, eta uztailean ere greba egunekin jarraituko dute.

Maiatzean hasi zituzten lanuzteak Bizkaiko zenbait udal kirol instalazioetako langileek, eta badirudi lan gatazkak, momentuz, ez duela gertuko irtenbiderik. Langileak kexu dira hainbat arrazoirengatik: jardun murriztu eta aldi baterako kontratu gehiegi daudelako, ikastaroetan finkatutako pertsonen gehienezko kopurua sarritan gainditzen delako, ikastaroen artean atsedenik ez dutelako, klaseen prestakuntzak lan orduetatik kanpo egin behar dituztelako, lan arropa egokiak ematen ez dizkietelako edota langile gutxiegi direlako.

Ildo horretan, uztailean ere lanuzteekin jarraituko dutela iragarri dute: uztailaren 18an (17:30etik 21:30era), 19an (08:30etik 12:30era) eta 23an (jardunaldi osokoa) greba egingo dute langileek. Hego Uribe eskualdeari dagokionez, Etxebarrin eta Basaurin egingo dute greba langileek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak