→Arrigorriaga

Kudeaketa energetikoa eta klima aldaketa, Energiaren Eskualdeko Behatokiaren lan-ildoak

nerbioi ibaizabal udaltalde 21 2016 energiaren eskualdeko behatokia

Kontsumo energetikoa, faktura energetikoaren gastua eta Berotegi-efektuko Gasen isuria murriztea izango da proiektu berri honen helburua

Martxan da dagoeneko Energiaren Eskualdeako Behatokia, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal Jasangarritasun Bulegoaren eskutik. Proiektu berri honek Kudeaketa energetikoa-Klima aldaketa lan-ildoa garatuko du, hau da, energiaren eremuan jarduera modu planifikatuan zabaltzeko oinarria izango du: kontsumo energetikoa (kWh), faktura energetikoaren gastua eta Berotegi-efektuko Gasen isuria (BEG) murriztea, alegia.

Energiaren Eskualdeko Behatokiak sei udalerri hauei emango die zerbitzua: Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Ugao, Zaratamo eta Zeberio. Guztira, 30.697 herritar. Ezarpeneko lehenengo fasean parte hartzen ez duten eskualdeko beste udalerriek geroago sartzeko aukera izango dute, honela erabakitzen badute.

Era berean, Jasangarritasun Bulegoak beste bi lan-ildo garatuko ditu beste behin ere: Hondakin bilketa, eta Tokiko agenda 21-eskolako agenda 21.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak