→Hego Uribe

Ugaon ospatuko du Ernaik Hego Uribeko Bulkada Eguna

“Lehengo eta oraingo esperientziak” batuta, hurrengo gazte belaunaldiari lekukoa ematea da Ernai Gazte Antolakundeak antolatutako Bulkada Egunaren helburua.

“Lehengo eta oraingo esperientziak” batuta, hurrengo gazte belaunaldiari lekukoa ematea da Ernai Gazte Antolakundeak antolatutako Bulkada Egunaren helburua. Hego Uriben martxoaren 23an jarri dute hitzordua eta eskualdeko gazteen topalekua izango da Ugao. Bertan, Hego Uribeko gazteak eta “ez hain gazteak” batzeko asmoa du Ernaik, jai giroan, Aste Santuan zehar Lemoan ospatuko den Gazte Topagunearen atariko ekimen bezala. Oraindik ez dute egitaraua zein izango den zehaztu baina egun osoko programa aurreikusten dute, hitzaldi eta tailerrekin goizean, herri bazkaria eguerdian, ekitaldi politikoa arratsaldean eta kontzertuak gauean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak