→Hego Uribe

Rally lasterketak izango dira asteburuan Ugao eta Galdakaon

galdakao rally slalom lasterketa 2017 usansoloko racing taldea argazkia Noemi G.A Photography facebook

Asteburu honetan Rally lasterketak izango dira Hego Uribe eskualdean: irailaren 8an Ugaoko I. Rallysprinta eta irailaren 9an Galdakaoko III. Slaloma.

Galdakaoko II. Slalom lasterketa, 2017an // Argazkia: Noemi G.A Photography / Facebook

Asteburu honetan Rally lasterketak izango dira Hego Uribe eskualdean. Hain zuzen ere, irailaren 8an, larunbatez, Ugaok I. Rallysprint lasterketa hartuko du. Lasterketa hau jai egitarauaren barruan antolatu dute eta Euskadiko Rallysprint Txapelketa izango da. Auto parte-hartzaileak 13:15ean bilduko dira ermitako plazan eta lasteketa 14:30ean hasiko da. Rallysprinta 19:00ak aldera bukatuko da eta ondoren sari banaketari ekingo diote.

Era berean, irailaren 9an, igandez, Galdakaoko III. Slalom lasterketa ospatuko da 13:00etatik aurrera Itxaga industriagunearen ondoan. Entrenamenduak izango dira lehenengo eta ondoren lasterketa hasiko da. Lasterketa hau Usansoloko Racing Taldeak antolatzen du. Bi lasterketek Euskadiko Automobilismo Federazioaren babesa dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak