→Hego Uribe

Zinegoak LGTBI jaialdiak geldialdia egingo du Hego Uribe eskualdean

Hego Uribe eskualdean Zinegoak jaialdiko proiekziorik onenak izango dira Galdakaon, Basaurin eta Ugaon, martxoaren 6tik 7ra bitartean.

Nomeolvides film laburreko protagonistak // Argazkia: Zinegoak

Zinegoak GayLesboTrans Zinemaren eta Arte Eszenikoen Bilboko Jaialdiak ZG Hedapena programa jarri du martxan beste urte batez. Berdindu elkartearen laguntzari esker, Euskal Herriko 40 udalerritan zabalduko dituzte jaialdian eskainitako lanak. Hego Uribe eskualdean Zinegoak jaialdiko proiekziorik onenak izango dira Galdakaon, Basaurin eta Ugaon, martxoaren 6tik 7ra bitartean.

Galdakaon sei laburmetrai proiektatuko dituzte martxoaren 6an, ostegunez, Torrezabal Kultur Etxean: Anders, Vidi Ja Ti Nea (Mazedonia, 2018), Devi (AEB, 2017), Malik (Frantzia, 2018), Oasis (Mexiko, 2017) eta Nomeolvides (Espainia, 2018). Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da.

Basaurira martxoaren 7an iritsiko da Zinegoak eta beste sei laburmetrai ikusteko aukera egongo da: Vidi Ja Ti Nea (Mazodonia, 2018), Apenas o que você precisa saber sobre mim (Brasil, 2018), Devi (AEB, 2017), Malik (Frantzia, 2018), Oasis (Mexiko, 2017) eta Nomeolvides (Espainia, 2018). Emanaldia Social Antzokian izango da 20:00etan. Sarrera orokorra 4,50 eurokoa da eta Social Antzokiko bazkideek doan sartuko dira.

Ugaoren kasuan bi saio eskainiko dituzte martxoaren 7an, ikastetxeei zuzenduta. Ikasleek lau laburmetrai ikusiko dituzte: Turn it around (Herbehereak, 2017), Anders (Herbeherak, 2017), Bathroom rules (Kanada, 2018) eta Vidi ja ti nea (Mazedonia, 2018). Saioak 11:00etan eta 12:00etan izango dira Jane Jauregian.

Zinegoak jaialdiko kolaboratzaile da BI FM komunikabidea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak