→Hego Uribe

Eskualdeko euskara eta ondarea ezagutarazteko Zuztarluze app-a, doan

galdakao zuztarluze jokoa app 2017 aurkezpena galdakaho azoka

Galdakaho ahoz ahoko azokaren markoan jokoaren aplikazio multiplataforma aurkeztu dute Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko bederatzi udalerriek.

Kike Amonarriz eta eskualdeko jokalariak izan ziren app-aren aurkezpenean, abenduan // Geuria

Zuztarretatik Ahora egitasmoaren baitan (2006an sortua) loratu zen 2012-2013 ikasturtean Zuztarluze jolas interaktiboa -eta lehiaketa– Galdakaoko ikastetxeetan, eta 2013-2014 ikasturteaz geroztik, Nerbioi-Ibaizabal bailarako gainontzeko herrietara zabaldu da (Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao eta Zaratamo). Joko hau eskualdeko hizkuntza eta kulturaren ondarea zabaltzeko bide gisa sortu zen. Aurten, Galdakaho ahoz ahoko azokaren markoan (abenduaren 15ean), jokoaren aplikazio multiplataforma aurkeztu dute bederatzi udalerriek. Mugikorretarako doako aplikazio hau deskargatu daiteke Apple Store-n (iOS) zein Play Store-n (Android). Era berean, webgune berritua eman dute ezagutzera.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|