→Arrigorriaga

Hego Uribeko eskola publikoek dagoeneko zabaldu dute aurrematrikula epea

Aurrematrikulazioa egiteko epea otsailaren 13ra arte egongo da zabalik. Udalek informazio diptikoak bidali dituzte, D ereduak daukan garrantzia azpimarratuz.

Hego Uribeko ikastetxe publikoek otsailaren 2an 2015-2016 ikasturterako aurrematrikulako epea zabaldu dute eta otsailaren 13ra bitartean egongo da zabalik. Eskolan aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da: ikastetxeetan doan banatuko den inprimaki ofiziala betetzea, ikaslearen arduradunaren NAN fotokopia, erroldaren egiaztagiri familiarra, familia liburuaren fotokopia eta azken Errenta-aitorpena (aukerakoa).

‘D bitamina, aberastu bere heziketa’ izeneko diptikoan aukeraketan ereduak daukan garrantzia azpimarratu nahi izan dugu; eta eskuliburutxo honetan Basauriko Eskola Publikoak, Basauriko ikastetxe publikoek eskaintzen dituzten baliabideei buruzko argibideak helarazten dizkizuegu“, dio Andoni Busquet Basauriko alkateak. Galdakaoren kasuan, aurrematrikua egiteko aukera daukaten haurren etxeetara familiaren egoitzaren ziurtagiria bidaliko die Udalak, “kudeaketa erraztearren”.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|