→Basauri

Hego Uribeko Korrikaren aurpegiak

arrigorriaga korrika 18 2013

Euskararen aldeko lasterketa gauzatzeko eragile askoren lana behar da: AEKko irakasleak, kilometroa erosi duten elkarteak, laguntzaileak eta dendariak.

__

“Korrika Laguntzaile izateak Korrikaren inguruko gauza guztietan laguntzea esan nahi du”

Paco Sera, Korrika Laguntzailea

basauri korrika laguntzailea paco sera 2015Gutxi gorabehera hamar urte daramat Korrika Laguntzaile izaten. Pankartak egiten ditugu, ka­leak apaintzen ditugu eta Korrikan bertan parte hartzen dugu. Korrika Laguntzaile izateak Korrikaren in­guruko gauza guztietan laguntzea esan nahi du: petoak banatu edota ibilbidean zehar eta ikastetxeetan -Korrika Txikian- ur botilak banatu, besteak beste.

Gure laguntzarekin ekarpen pertsonala eta herrikoia ematen dugu. Lan boluntarioa da eta gure esker ona adierazten diegu AEK­ri eta Korrikari. Euskararen aldeko herri mugimendu ikaragarria da. Ni erdalduna naiz, baina oso gus­tura laguntzen dut. Beharrezkoa ikusten dut euskara bultzatzeko, gehienbat gazteen artean. Kon­tzientzia piztu behar da gizar­tean. Nire ustez, ez dago Korrikak eta Athleticen partidek mugitzen duten jendetzarik mugitzen duen beste ekitaldirik.

__

“Korrikak gogorarazten digu euskarak oraindik lan handia daukala egiteko”

Janire Egaña, irakaslea

galdakao korrika aek janire egaña 2015Korrikako prozesua urtebete lehenago hasten da. AEKko irakasleok denok dau­kagu ardura guri dagokigun herrian Korrika goitik behera antolatzeko: kilometroak sal­du, Korrika Lagun dendetan lan egin, kuestazioa eta ekintza kulturalak antolatu… Horretarako laguntza eskatzen diegu herrian dauden taldeei eta elkarteei eta bertan osatzen dugu herriko Korri­ka Batzordea. Horrela hasten gara puzzle guztia eraikitzen.

Eskualde mailan arduradun bat dago; aurten Basauriko bati toka­tu zaio eta eskualdean behar diren gauza guztiak berak kontrolatzen ditu. Komunikazio aldetik, gaur egun whatsapp bidez asko komu­nikatzen gara -modernizatu egin gara-, baina ahal dugunetan elkar­tu egiten gara.

Korrika momentu batean he­rri batetik pasatzen den gauza da, baina indar handia dauka. Momen­tu horretan bertan Korrikak badau­ka kontzientzia hartzeko puntu hori: nire ustez, gogorarazi egiten digu euskarak oraindik lan handia daukala egiteko eta lan metaketa handia dela.

__

“Kuestazioa gure kabuz antolatzen dugu auzo elkartean”

Miren Urretxu, Kareaga Auzo Elkartea

basauri korrika auzoa miren urretxu 2015Kareaga auzoaren kasuan, jendeak ohitura du Korrikan parte hartzeko. Ko­rrika Basauritik pasatzen den egunerako deialdia egiten dugu, baita paellada egunera­ko -20 bat lagun elkartu gara aurten- eta kuestaziorako ere, besteak beste. Kuestazioaren kasuan, guk antolatzen dugu gure kabuz; aurten Kareaga­ko pintxo-potean atera gara. Gainera, gure kuestazioa beti izaten da berezia: oraingoan megafonoarekin atera gara eta mugikorrarekin Korrikako abesti guztiak jarri ditugu, bai kalean bai tabernetan. Karea­gako jendeak oso jarrera ire­kia du eta kuestazioan parte hartu du.

Auzo Elkarteak eta Jubi­latuen Etxeak ordaintzen du kilometroa eta ondoren leku­koa nork eramango duen era­bakitzen dugu bilera batean. Lekuko eramailea izateko auzoko jende esanguratsue­netariko bat hautatzen dugu: batzuetan ez dira euskaldu­nak, baina euskararen aldeko jarrera azaltzen dute.

__

“Egiten dugunarekin gutxi laguntzen diogu Korrikari, baina gutxi hori asko ere izan daiteke”

Aitzol Ayo eta Rafa Serna, Zoroz Soro jatetxea

basauri korrika zoroz soro aitzol ayo rafa serna 2015Urte asko daramatzagu tabernari edo dendari moduan Ko­rrikarekin kolaboratzen. Lagunarte­ko harremana daukagu Basauriko Bolintxu euskaltegiarekin eta Korri­ka urtea denean guregana etortzen dira. Gure aldetik diru-ekarpena egiten dugu Artunduagako kirol­degiaren eta Basozelaiko Gizarte Etxearen izenean. AEKko kideak guregana etortzen direnean, galde­tu egiten digute ea zenbateko ekar­pen ekonomikoa egin dezakegun. Hala ere, krisiaren ondorioz dirurik eskaini ezingo bagenu eta bazkari bat oparituko bagenu ere ez lu­kete problemarik jarriko.

Gure ustez, egiten dugu­narekin gutxi laguntzen diogu Korrikari, baina gutxi hori asko ere izan daiteke antolatzaileen­tzako. Beti eman eta egin daite­ke gehiago, baina dagoenarekin konformatu behar dugu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak