→Arrigorriaga

Hego Uribeko udalerri guztiek jada konposta egiteko edukiontziak jarri dituzte

basauri konpost edukiontzia 2014

Oraingo honetan Etxebarri, Arrigorriaga, Ugao eta Zaratamoko udalek landare-hondakinak biltzeko zerbitzua martxan jarri dute. Fruta eta barazkiak, lorezaintza-hondar txikiak, ogia eta fruitu lehorrak sar daitezke marroi koloreko edukiontzi hauetan.

konpost hego uribe 2014 Basauri eta Galdakaoko udalek bere momentuan bosgarren edukiontzia jarri zuten bezala, Hego Uribeko gainontzeko herriek dagoeneko hondakinak ongarri edo konpost bihurtzeko zerbitzua ere jarri dute, era horretan, mendi eta lorategietan erabiltzeko. Udaltalde 21, Nerbioi Ibaizabaleko Jasangarritasun Bulegoak adierazi duenez, “bosgarren edukiontzi hauetan kozinatu gabeko landare-hondakinak botako dira, eta Konpostatze-Plantara eramango dira mendi eta lorategietarako kalitate oneneko ongarri edo konpost bihurtzeko”. Berezitasun bezala, Basaurin izena eman duten herritarrek kozinatutako nahiz kozinatu gabeko hondakinak sar ditzakete edukiontzietan.

Proiektu honen barruan berriki sartu diren udalerrietako biztanleek, izena eman eta gero, birziklapen-kita jasoko dute etxean: ontzi bat, konpostatzeko poltsak, edukiontzia irekitzen duen giltza eta azalpen-eranskailua. Eskualdeko udalerri hauetan materiala jasotzeko datak www.ut21.org webgunean kontsulta daitezke.

Gora