→Arrigorriaga

Irati Morales abeslaria, Bertoko Ostegunak zikloko hurrengo gonbidatua

Otsailaren 21ean egingo dute Bertoko Ostegunak zikloko hurrengo solasaldia, Irati Morales abeslariarekin.

Irati Morales

Otsailaren 21ean egingo dute Bertoko Ostegunak zikloko hurrengo solasaldia, Irati Morales abeslariarekin. Moralesek hainbat kasting eta telebistako nahiz irratiko musika-programatan hartu du parte, tartean La Voz edo Los 40 Principalesen Herrian ere geroz eta gehiago dira bere parte-hartzea eskatzen duten ekitaldiak: azkena Abusu auzoan,  Zentro Soziokulturalaren XV. urteurrenaren omenez antolatutako ospakizunean.

Aurreko topaketetan moduan, hitzordua arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Ikusleek, galderak egiteaz gain, argazki bat atera ahal izango dute abeslariarekin. Dagoeneko Iratxe Fresneda, Mikel Rico, Ainhoa Galdeano eta Armando Astarloa pasa dira Bertoko Ostegunetatik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak