→Arrigorriaga

Korrika 19 Ugaotik sartuko da Hego Uribe eskualdera martxoaren 28an

basauri korrika 19 ibilbidea mapa 2015

Martxoaren 28an 22:45ean sartuko da 19. Korrika Ugao-Miraballesen. Ondoren, Arrigorriaga, San Migel, Basauri, Etxebarri, Aperribai, Galdakao eta Usansolo zeharkatuko ditu igandean.

Gero eta egun gutxiago falta da Korrika 19a Hego Uribetik pasatzeko. Martxoaren 28an, larunbatez, helduko da euskararen aldeko lasterketa gurera. Ugao-Miraballesetik sartuko da 22:45ean eta bost kilometro egin ondoren, Arrigorriagara helduko da 23:15ean. Ondoren San Migelek hartuko du lekukoa 23:35ean eta 23:45ean Basauri erdialdean izango da. 00:34ean Etxebarrira egingo du salto Korrikak eta handik Aperribaira joango da 01:00etan. Galdakaoren txanda 01:10ean izango da eta Usansolok eskualdeko ibilbideari amaiera emango dio 01:35etatik aurrera.

IBILBIDEA HERRIZ HERRI

korrika hegouribe geuria ibilbidea lekukoak

AEK BOLINTXUK DEIA LUZATU DU LAGUNTZA ESKE

Basauriko Bolintxu AEK Euskaltegiak deia zabaldu du Euskahaldun guztien laguntza eske: “Ostiral arratsaldean eta larunbat goizean zehar apainketa lanetan ibiliko gara San Migel eta Basauri osoan zehar. Eta horretarako zuon laguntza behar dugu. Etortzekoak bazerete guri esan, horrela hobeto antolatuko gara“, adierazi dute sare sozialen bidez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak