Berbalagun ekimenak dagoeneko Hego Uribe eskualdean martxa hartu duen arren, datozen egunetan ikasturte berriko aurkezpen jaiak iragarri dituzte.
Historia Ezagutzeko Zentroak antolatzen du udazkenero jarduera, Fungipediako mikologoen eta herritarren laguntzarekin.
Bigarren urtez jarraian, Galdakaok Garagardoaren Euskal Jaialdia hartuko du urriaren 21ean eta 22an Iturriondon. Musika-saioak eta tailerrak izango dira.
Gorakada konpainiak 'Moby Dick' lanaren haurrentzako egokitzapena antzeztuko du urriaren 22an, larunbatez, Torrezabal Kultur Etxean.
Fagor Kooperatibak bere aldetik 15,9 milioi euroko zorra ordaindu beharko dio Gipuzkoako Foru Ogasunari. Datuok ikusgai daude Aldundien webguneetan
Bizkaiko Ondarearen Jardunaldien programaren baitan, urriaren 23an bisita gidatua antolatu du Etxebarriko Udalak: 'Etxebarri, lehena eta oraina'.
Datorren urteari begira, Galdakaoko Udala udal aurrekontua prestatzen ari da eta horretarako, herritarren parte hartzea bilatuko du laugarren urtez jarraian
Padura Mendi Taldeak urtero bezala Arrigorriagako Mendi Astea antolatu du. Urriaren 24an hasiko da aurtengo programa eta azaroaren 4ra arte luzatuko da.
Gaurtik urriaren 23ra Euskal Astea Arrigorriagan. Ikastetxe publikoko ikasleei zuzendutako ohiko jarduerez gain, bestelako ekintzak antolatu dituzte.
Aurten Basajaunak koadrila izan da Eskarabileraren arduradun eta atzokoan zerura bota zuena.