→Arrigorriaga

Sorospen eta Enplegu bilaketa ikastaroak azaroan Hego Uribeko gazteentzako

Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao eta Ugaoko Udaletako Gazteria Sailek antolatutako 2014-2015 Enplegurako Prestakuntzarako Eskualde Planaren barruan, 16 eta 30 urte arteko gazteentzat zenbait ikastaro eskainiko dira azaroan.

Lehenengo ikastaroak enplegu bilaketa hobetzea izango du hizpide. Alde batetik, motibatzeko coaching-ari buruzko bloke espezifiko bat izango du, eta bestetik, marka profesionalean sakontzeko. Lehenengo tailerra azaroaren 17tik 20ra bitartean izango da, 16:00etatik 20:00etara. Marka profesionalari buruzko blokea, berriz, azaroaren 24tik 27ra bitartean, eta abenduaren 1 eta 2an egingo da, 17:30etik 20:30etara. Bi blokeak Arrigorriagako Gaztegunean egingo dira.

Izena emateko epea azaroaren 7ra arte egongo da zabalik. “Ikastaroak doan izango diren arren, 30 euroko fidantza eskatuko da, eta behar bezala aprobetxatuz gero, fidantza hori itzuli egingo da“, adierazi dute antolatzaileek. Plaza libreak geldituz gero, eskualdetik kanpoko pertsonek ere izena eman ahalko dute; “kasu horretan, 50 euro gehiagoko zenbatekoa ordaindu beharko dute, matrikula kontzeptuari dagokiona“.

Horrez gain, salbamenduari eta sorosletzari buruzko ikastaroa antolatu da. Arrigorriagako Gaztegunean eta udal kiroldegian irakatsiko da, euskaraz, azarotik otsailera bitartean, goizez.

Gora