→Ugao

200 ikaslerentzako Bigarren Hezkuntzako institutua izango du Ugaok 2017an

6,5 milioi euro bideratuko ditu Gobernu Kontseiluak ikastetxe berria eraikitzeko eta eskola ingurua urbanizatzeko. Lanen esleipena 2015ean esleitzea aurreikusten dute eta obrak burutzeko epea 18 hilabetekoa izango da.

Ugaok Bigarren Hezkuntzako institutua izango du hemendik bi urtera. Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 6.567.931,01 euro bideratuko ditu ikastetxe berria eraikitzeko (Ugao BHI) eta eskola ingurua urbanizatzeko.

Ugaoko Bigarren Hezkuntzako institutuaren eraikin berriak 4.457,74 metro koadroko azalera izango du, behe solairuan eta horren gainean eraikitako beste bi solairutan banatuta eta 200 ikasle hartzeko gaitasuna izango du. Eraikin berriak izango dituen instalazioen artean hauek dira aipagarrienak: gimnasio estalia, liburutegia, erabilera anitzeko gela, kanpoko patio irekia, jangela, 9 ikasgela, 2 banaketa gela, plastika gela, musika, dramatizazio eta audio gela eta zientzia laborategia.

Lanak 2015. urtea amaitu baino lehen esleituta egotea aurreikusten du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta obrak burutzeko epea 18 hilabetekoa izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak