→Ugao

400 koralista Ken Zazpiren erritmora, Ugaoko hiribilduaren 644. urteurrenean

Hiribilduaren 644. urteurrena ospatzeko, egun osoko egitaraua antolatu dute martxoaren 9rako Ugaon

Ken 7ren ibilbideko kanta arrakastatsuen bertsioak prestatu dituzte ikuskizunerako

Hiribilduaren 644. urteurrena ospatzeko, egun osoko egitaraua antolatu dute martxoaren 9rako Ugaon. Goizean goiz ekingo diote, indaba lehiaketarekin, eta jatekoa prestatu bitartean musikariek girotutako hainbat kalejira ibiliko dira herrian zehar. Eguerdian umeentzako marrazki lehiaketako sari banaketa ospatuko da eta ondoren horientzako jokoak egongo dira ere.

14:00etan lapikoen aurkezpena izango da eta, epaiaren ondoren, herri bazkaria hasiko da. 18:00etatik aurrera gazteek ‘Ugaoko emakumeen arrasto galduen atzetik’ jokoan aritzeko aukera izango dute Gaztelekuan. Urteurrenaren ospakizunarekin bukatzeko, ‘Ken zazpi ahotsez’ emanaldi erraldoia prestatu dute Institutuko pistan. Ken7 euskal talde ezagunari egindako omenaldia izango da, eta bere ibilbideko kanta arrakastatsuen bertsioak prestatu dituzte ikuskizunerako. Bertaratutakoek musika korala, musika sinfonikoa, dantza, antzerkia, poesia eta ikus-entzunezkoak elkartuko dituen emanaldia ikusi ahal izango dute. 400 koralista baino gehiago bilduko ditu ekimenak, eta horien artean egongo dira, Ugaoko Sarea abesbatza eta Sarea Txiki.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak