→Ugao

Aisialdirako begiraleen eta Berbalagun taldetarako dinamizatzaileen bila Ugaon

Gaztelekuan aisialdirako begirale lanposturako aukeraketa-prozesua zabaldu du Ugaoko Udalak. Era berean, Berbalagun taldeak dinamizatzeko postua eskaintzen dute.

Aisialdirako begirale lanposturako aurkeztuko diren guztiak lan-poltsan sartuko dira, udalerrian egingo diren umeentzako eta gazteentzako kanpaina guztietan parte hartzeko aukera izango dutelarik. Lanpostu honetarako baldintzak honakoak dira: 18 urtetik gorakoa izatea, aisialdirako begirale titulua izatea edota gizarte arloko prestakuntza akademikoa eta Euskara maila.

Era berean, Berbalagun taldeen dinamizatzaile lanposturako interesatuak honako baldintza hauek bete behar ditu: 18 urtetik gorakoa izatea eta EGA titulua izatea.

Interesatuen aurrez aurre edo email bidez aurkeztu beharko dute Curriculuma otsailaren 10a baino lehen Gazteinfo bulegoan (Udiarraga kaleko 39. zenbakian edo gazteinfo.ugao@ortzadar.es helbide elektronikoan) edo Jane Jauregian (Udiarraga kaleko 34. zenbakian edo kultura.ugao@ortzadar.es helbide elektronikoan).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak