→Ugao

Ugaoko Udalak aldi baterako bi peoi eta bi administrari laguntzaile kontratatuko ditu

Ugao-Miraballesko Udalak hiri-altzarien eta herrigunearen mantentze- eta berriztatze-lanetarako bi peoi eta bi administrari laguntzaile kontratatuko ditu, aldi baterako, 2016 Eskualdeko enplegu-planak kontrataziorako ematen dituen laguntzen bitartez.

Interesatuek baldintza hauek bete beharko dituzte: Lanbiden izena emandako langabetuak izatea; Ugao-Miraballesen erroldatuta egotea, gutxienez 6 hileko antzinatasunarekin; eta lan-esperientzia izatea (lanpostuarekin lotutako prestakuntza akademikoa, eta egoera soziolaborala zein familiarra baloratuko dituzte).

Hautaketa Lanbidek emandako zerrendako hautagaien artean egingo da eta hautagaiek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte. Informazio gehiago behar izanez gero, Gazteinfo bulegora jo beharko dute interesatuek (astelehenetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara eta ostiraletan 10:30etik 13:30era. Era berean, 944 322 014 eta 946 480 704 telefono zenbakiak daude erabilgarri).

Gora