→Ugao

Doako antzerki ikuskizunak antolatu dituzte azaroko ostiral guztietan Ugaon

Jane Jauregiko atikoan izango dira ikuskizunak, azaroko ostiral guztietan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da. 

Azaroaren 16an Ez dok hiruren antzerkia izango da, 20:00etan, Janen, doan / Tartean Teatroa

Datorren ostiralean, azaroaren 9an abiaraziko dute Ugaon “Ostiralero antzerkiarekin bat” antzerki-programaren edizio berria. Kultura sailak sustatutako programak XVI. edizioa ospatuko du aurten. Urtero bezala, Jane Jauregiko atikoan izango dira ikuskizunak, azaroko ostiral guztietan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da.

Azaroaren 9an antolatu dute lehen antzezlana, “Bizimiñak” euskarazko ikuskizunarekin. Goizean, 11:00etan, DBHko ikasleentzako zuzendua izango da eta arratsaldean, 20:00etan, herritar ororentzako. Azaroaren 16an “Ez dok hiru: Euskal musikaren benetako istorioa” antzezlana izango da, 20:00etatik aurrera, formatu akustikoan. Tartean Teatroa konpainiak eskainia, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek antzeztutako eta Jokin Oregik zuzendutako lana da Ez dok hiru. Azaroaren 23an Marije Hernandoren “Qué contamos cuando contamos” antzezlana izango da (gazteleraz), Chus Gutierrezekin bater. Azkenik, Gratix (gazteleraz) antzezlana izango da azaroaren 30ean.

Ikuskizunen sipnosiak:

Azaroak 9: “Bizimiñak”
Hizkuntza: euskaraz
Norentzat: Helduei zuzendua
Zuzendaria: Itziar Elías
Antzezleak: Maddi Irazoki, Dani Irazoki eta Itziar Elías.
Bizikidetza, egunero lantzen dugun gaia dugu, unibertsala zein gertukoa dena , nahi gabean, multzoak agintzen duenaren arabera edo determinazioz jorratzen dugun gaia. Baina zergatik gara multzo batekoak edo bestekoak? Zergatik aukeratu beharra? Eta
inongoak ez nahiko bagenu izan? Zer da erabakitzea? Urte luzez bizi izan dugu mina eta oraindik mina darrai etxe askotan… Mina, gorrotoa, itsutasuna… Isiltasuna. Minaren orbainak, zauriak erakutsi nahi ditugu, etxe guztietako leihoak zabaldu nahi ditugu, entzun, ikusi… Kultur esparru ezberdinez baliaturik, mina eta honen bueltan dabiltzan gai ezberdinez hitz egin nahi dugu, marraztu nahi dugu,
abestu nahi dugu. Mina denok bai dugu, zauria pixkanaka sendatuko da, baina zauriak utzitako orbaina erakutsi beharra dugu, galderak ditugu, ez dugu erantzunik, behar bat besterik ez gure historia guk kontatzeko beharra.

Azaroak 16: “Euskal musikaren benetako istorioa”
Hizkuntza: Euskaraz
Norentzat: helduei zuzenduta
Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Jokin Oregi
Antzezleak: Mikel Markez ,Patxo Telleria eta Adrián Garzia de los Ojos
“Ez Dok Hiru”ren proposamen teatral berria duzue hau. Publiko helduari zuzendutakoa, umorezkoa, euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin. “Ez Dok Hiru” eszenatokietara itzuli da, Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskaintzeko. Oraingo honetan, bikoteak
beste musikari-aktoreekin parte katuko du eszenatokia, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehituta

Azaroak 23: “Qué contamos cuando contamos”
Hizkuntza: Gazteleraz
Norentzat: Helduei zuzenduta
Egilea: Marije Hernando
Antzezleak: Chus Gutiérrez eta Marije Hernando
“Genero indarkeriaz” hitz egiten entzuten dugu egun batean eta baita hurrengoan ere bai. Beste batzuetan “genero-rolei” buruz entzuten dugu. “Genero indarkeriak” eta “genero-rolek” zuzeneko lotura izaten dutela entzuten dugu ere. Baina nondik ateratzen dira genero-rolak? Noiz eta zelan ezartzen dira gure burmuinean? Uraren bidez transmititu eta edaten dugunean? Edo, agian gutako bakoitzak
transmititzen ditugu konturatu eta nahi barik? 

Azaroak 30: Gratix
Hizkuntza: Gazteleraz
Norentzat: Helduei zuzenduta.
Egilea: Eloi Beato
Zuzendaria: Patxi Larrea
Antzezleak: Leire Ruiz, Maiken Beitia, José Maria Asin, Patxi Larrea, Alois Kohn eta Manuel Peleato.
Gauzak erosteko edo behar duguna baino gehiago egiteko estetika zentroek, aseguru enpresek, banketxeek, hortz klinikek… eta baita gure lagunek ere zelako ziriak eta amarruak sartzen dizkiguten erakutsiko dizkigute 6 aktorek umorez betetako 75 minutu irauten duen antzerki-istorio honetan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak