→Ugao

Arandia betetzeko deia egin du Ugaoko emakumeen futbol taldeak, igoera faseko azken partiduan

Lurralde mailako Ugaoko emakumeen taldeak igoera faseko azken partidua jokatuko du igandean, Arandiako futbol zelaian.

ARGAZKIA: sandra ayala

Lurralde mailako Ugaoko emakumeen taldeak igoera faseko azken partidua jokatuko du igandean, Arandiako futbol zelaian. Pasa den astean Sestao Riveren aurkako norgehiagoka 2-1 galdu ondoren, derrigorrez garaitu behar dute Pauldarrak taldea. 19:30ean izango da partidua eta Ugaoko taldeak harmailak jendez betetzeko deia zabaldu du sare sozialen bitartez.

Euskal Ligarako igoera fasea jolasten ari dira, hain justu: Ugao, Txurditarrak, Pauldarrak eta Sestao River. Ugao ligaxkako bigarren tokian dago, 3 punturekin, lehenengo jardunaldian Txurditarrak 5-1 mendean hartu eta Sestao Riverren kontra 2-1 galdu eta gero. Hain zuzen ere, Sestao River dago lehenengo tokian, bi partidak irabazita. Ugaotarrek Pauldarrak taldea mendean hartu eta Sestao Riverren porrota behar dute Euskal Ligarako txartela lortzeko.

Denboraldi bikaina burutu du aurten Ugaoko emakumeen taldeak: ligako txapelketa nagusitasunez irabazi du, 26 partidutik 24 irabazi eta bi berdinduta.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak