→Ugao

Arandiako igerilekuetako taberna kudeatzeko eskaera-epea zabalik maiatzaren 2ra arte

Arandiako estali gabeko igerilekuetako tabernaren ardura hartu eta sorosle izan nahi duten hautagaiak aukeratzeko epea zabaldu egin du Ugaoko Udalak. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da maiatzaren 2ra arte.

Hautagai izan nahi duten pertsonek eskaria El Jaro kiroldegian egin behar dute. Kirolgest enpresa, zerbitzu horiek kudeatuko dituen esleipenduna, arduratuko da aurkeztutako eskarien artean pertsona egokienak aukeratzeaz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak