→Ugao

Arte plastikoen tailerretan izena emateko epea zabaldu du Ugaok

Ugao-Miraballesko Udaleko Kultura Sailak arte plastikoen tailerretan izena emateko epea ireki du. Tailerrak umeei eta gazteei zuzenduta daude eta ondorengoak antolatuko dituzte: umeentzako margolaritza (5-7 urte eta 8-10 urte), gazteentzako margolaritza (11-17 urte) eta umeentzako eskulanak (6-11 urte). Ikastoak euskaraz izango dira eta urriaren 3an izango dute hasiera.

Izena emateko epea irailaren 23ra arte egongo da zabalik. Interesdunak Jane Jauregira hurbildu beharko dira edo harremanetan jarri honakoetan: 946 480 704 telefonoan edo kultura.ugao@ortzadar.es edo kultur-etxea.ugao@bizkaia.org helbide elektronikoetan.

 

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|