→Ugao

Ugaotarren ekarpenak kontuan hartuko ditu Udalak aurrekontuak egiteko

ugao udaletxea

Galdetegiak bidaliko ditu Udalak ugaotarren etxebizitzetara eta otsailaren 14ra arte izango dute epea berauek entregatzeko.

Ugao-Miraballesko Udalak 2017ko aurrekontuak egiteko prozesua abiarazi du eta beste behin, herritarren partaidetza bilatuko du laugarren urtez jarraian. Galdetegiak bidaliko ditu Udalak ugaotarren etxebizitzetara eta otsailaren 14ra arte izango dute epea berauek entregatzeko. Horretarako lau buzoi kokatuko dituzte udalerrian zehar: Udalean, Jane jauregian, Gazteak Informatzeko Gunean (Gazteinfo) eta Kiroldegian. Era berean, galdetegia on-line egiteko aukera egongo da udal webgunean.

Martxoaren 13an aurkeztuko dute aurrekontuen proiektua Jane Jauregian, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Aurkezteaz gain, ugaotarrek aurrekontuaren inguruan izan ditzaketen zalantzak ere argituko dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak