→Ugao

Azaleko minbiziaren inguruko informazio-gunea jarriko dute uztailaren 9an, Ugaon

elgoibar azaleko minbizia 2015 prebentzio kanpaina barreneus

Furgoneta informatiboa jarriko dute Arandiako igerilekuko kanpoaldean, 16:30etatik  19:30etara.

AECC BIZKAIA

Uztailaren 9an, astelehenez, furgoneta informatiboa jarriko dute Arandiako igerilekuko kanpoaldean, 16:30etatik  19:30etara. Eguzkitan nola egon, arriskuak nola ekidin eta azala zaintzeak duen garrantzia azalduko zaiei bertaratzen diren herritarrei. Arreta berezia jarriko dute umeengan, izan ere, AECCtik adierazten dutenez “bereziki garrantzitsua da umeak eta nerabeak zaintzea”.

Gainera, azalaren inguruko froga ezberdinak egingo zaizkio nahi duen edonori. Hala nola, bakoitzak behar duen UVA eta UVB babes-maila kalkulatzea eta azal bakoitzarentzako egokia den eguzki-iragazkiei buruzko azterketa eta aholku praktikoak ematea.

Minbiziaren Aurkako Espainiar Elkartearen Bizkaiko Batzordeak antolatuko dut azalaren minbiziaren inguruko informazio gunea.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|