→Ugao

Azaleko Minbiziaren prebentzio kanpaina abiaraziko dute Ugaon

elgoibar azaleko minbizia 2015 prebentzio kanpaina barreneus

Kanpaina honen helburua da herritarrak sentsibilizatzea, eguzkia modu egokian har dezaten. Era berean, froga indibidualak egingo dizkiete nahi duten guztiei

Aurreko urteetan egin bezala, aurten ere Minbiziaren Aurkako Espainiar Elkartearen Bizkaiko Batzordeak udako kanpaina martxan jarriko du Azaleko Minbiziari aurre egiteko. Hain zuzen ere, kanpaina uztailaren 12an, asteartez, burutuko dute 17:00etatik 20:00etara Arandiako igerilekuetako sarreran.

Kanpaina honen helburua da herritarrak sentsibilizatzea, eguzkia modu egokian har dezaten. Era berean, formakuntza egokia duen pertsonalak froga indibidualak egingo dizkie nahi duten guztiei. Hala nola, bakoitzak behar duen UVA eta UVB babes-maila kalkulatzea eta azal bakoitzarentzako egokia den eguzki-iragazkiak erabiltzeari buruzko azterketa eta aholku praktikoak ematea.

 

Argazki originala: barren.eus

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak