→Ugao

Bartolome Deuna jaia ospatuko dute Ugaon, abuztuaren 24an

Abuztuaren 24an, ostiralez, Bartolome Deuna eguna ospatuko dute Ugaon, izen bera duen auzoan. 2018ko Jai Batzordeak antolatu ditu aurtengo ekintzak. 

Apar festa egingo dute arratsaldean, Bartolome Deuna egunean // Geuria

Abuztuaren 24an, ostiralez, Bartolome Deuna eguna ospatuko dute Ugaon, izen bera duen auzoan. 2018ko Jai Batzordeak antolatu ditu aurtengo ekintzak.

Abuztuaren 24, ostirala

11:00 Umeentzako jolas parkea: puzgarri txikia, puzgarri ertaina eta surf-tabla
12:00 Bartolome Deunaren omenezko meza
17:00 Umeentzako parkea: puzgarri txikia, puzgarri ertaina eta surf-tabla
18:00 Apar festa

Bestalde, irailaren 7tik 10era bitartean ospatuko dira Ugaoko jaiak. Pruden Peña izango da aurtengo pregoilaria, Javi Landeta bolari bira emango diona. Kontzertuei dagokienez, Riot Propaganda taldeak joko du irailaren 7an.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak