→Ugao

Ciudadanosen ekitaldia “probokazio ariketa arduragabe” gisa definitu du Ugaoko Udalak

ugao udaletxea eliza

Ugaoko Udalak biharkoa “beste egun normal bat” izateko deia luzatu die herritarrei, Ciudadanosen deialdiari “gizalegez eta normaltasun demokratikoz erantzuteko, lasaitasunari eutsiz, eta euren ekintzekin Ugao eta Euskadi desegonkortzea besterik bilatzen ez dutenen probokazioetan erori gabe”

Ciudadanosek maiatzaren 23an Ugaon antolatutako ekitaldiaren harira, Ugaoko Udaleko korporazio osoak komunikatu bateratua argitaratu du. Adierazpenean, “konfrontazio giroa sortu eta komunikabideetan zarata sortzeko disimulurik gabeko saiakera” gisa definitu dute Ciudadanosek Ugaon antolatutako ekitaldia. Gertatzen den momentuagatik – udal, foru eta Europako hauteskundeetatik hiru egun leheneago – eta aurrekariak kontuan edukita, Albert Riveraren alderdiaren ekitaldia “probokazio ariketa arduragabea” dela dio Udalak, “Ugaoren eguneroko bizitzaren eta hauteskunde kanpainaren martxa normala apurtzea” bilatzen duena.

Halaber, Udaleko korporazio osoak sinatutako komunikatuak dio “manifestazio politiko guztiak zilegiak direla” eta “legezkotasun handienaz”, Ciudadanosek maiatzaren 23an Ugaon ekitaldi bat egiteko aurkeztu duen eskaerari buruzko izapideak egiten ari dela Hauteskunde Batzordea.

“Beste egun normal bat”

Ugaoko Udalak biharkoa “beste egun normal bat” izateko deia luzatu die herritarrei, Ciudadanosen deialdiari “gizalegez eta normaltasun demokratikoz erantzuteko, lasaitasunari eutsiz, eta euren ekintzekin Ugao eta Euskadi desegonkortzea besterik bilatzen ez dutenen probokazioetan erori gabe”. Zentsu horretan, “Ugao herri eredugarria dela eta izango dela” dio Udal talde guztiek sinatutako komunikatuak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak