→Ugao

“Disko gaua”, Ugaoko jaietako indaba egunean mozorrotzeko gaia

ugao jaiak 2016 indaba eguna

“Disko musika. Larunbat gaueko aztoramena” izango da aurten Ugaoko jaietako indaba-egunean mozorrotzeko gaia, irailaren 10ean.

2016ko indaba eguna, Mexikanoz mozorrotu ziren Ugaon // Geuria

Asteleheneko “indaba egunerako”, irailaren 10erako, mozorro gaiak proposatzeko aukera izan dute aurten Ugaoko herritarrek, baina Jai Batzordeak ez du proposamenik jaso. Horregatik, 2018ko Jai Batzordeak aurrerapauso bat ematea erabaki du eta aurtengo jaietarako gai nagusi gisa “Disko musika. Larunbat gaueko aztoramena” aukeratu du.

Jaiak agurtzeko eguna izango da asteleheneko indaba jana, irailaren 10ean, eta Jai Batzordeak mozorroekin jai giroa “koloreztatzera” animatu nahi ditu herritarrak . Deialdi hau aldez aurretik egitea erabaki du jendeak mozorroak egiteko astia izan dezan.

Esan bezala, jaietako azken egunean izango da indaba-jana eta egun berean egingo da ere Bola Biratzeko ekitaldia. Javi Landeta izango da aurten bola biratzeko arduraduna.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak