→Ugao

Emakume Ekoizleen Nekazal Azoka ospatuko dute Ugaon martxoaren 6an

Parte hartu nahi dutenek otsailaren 19ra arte dute izena emateko epea. Eskabidea webgunean aurki daiteke eta Jane Jauregian aurkeztu behar da.

Emakume Ekoizleen XVI. Nekazal Azoka antolatu du martxoaren 6an, igandez, Ugaoko Udalaren Berdintasun eta Kultura Sailak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Izena emateko epea hilaren 19ra arte irekita dago.

Eskabide orria webgunean dago eskuragarri. Bete ostean, kultura.ugao@ortzadar.es edo kultur-etxea.ugao@bizkaia.org helbide elektronikoetara bidali edo Jane Jauregian entregatu beharko da, astelehenetik ostegunera 08:30etik 15:00etara eta 16:00etatik 18:30ak arte edo ostiraletan goizeko ordutegian.

Baldintzak eta dokumentuak 

Bost dira bete beharreko baldintzak. Banan-banan, honakoak dira: Nekazari-ustiapenaren titularra edo kotitularra edo Jarduera Ekonomikoetan altan emanda dagoena emakumezkoa izatea. NANren edo IFKaren fotokopia erantsi behar da; Jarduera Ekonomikoetan altan emanda egotea eta ordainketak egunean izatea; Gizarte Segurantzan altan emanda egotea eta ordainketak egunean izatea; Produktuaren osasun-erregistro zenbakia (ez da beharrezkoa frutentzako eta ortuari freskoentzako); Nekazari-ustiapen txartela.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak