→Ugao

Emakumearen Eguna irekiko du Ugaoko Nekazaritza Azokak

ugao emakume ekoizleen nekazaritza azoka 2016

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira Ugaoko Udalak egitarau oparoa antolatu du martxoaren 5etik 12ra bitartean.

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira Ugaoko Udalak egitarau oparoa antolatu du. Martxoaren 5ean, igandez, 10:00etatik 14:30era XVII. Emakume Ekoizleen Nekazaritza Azoka izango da.

Hilaren 7an Nerbioi ibaiertzetik ibilbide gidatua antolatu dute 17:00etatik aurrera. Bertan, gainera, Ugaoko emakumeen pertzepzioaren mapa egingo dute.

Martxoaren 8an, emakumeen balioa nabarmentzeko eta sentsibilizatzeko kanpaina egingo dute herrian zehar eta kale animazioa izango da.

Martxoaren 9an ‘Amelia’ helduentzako ipuin kontalaria antolatu dute liburutegian 17:30ean eta hilaren 10ean ‘Basamortuko erregina’ lma proiektatuko dute Jubilatuen Etxean 16:30ean.

Martxoaren 11n 12:00etan Zumba klase irekia prestatu dute Herriaren enparantzan eta egitarauari amaiera emateko, hilaren 12an ‘Mustang’ lma emango dute Gaztelekuan 18:00etan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak