→Ugao

Beaskoetxea eta Olabarria ugaotarrak Atlasko Rally Klasikoan izan dira

ugao eneko beaskoetxea asier olabarria 2017 atlasko rally klasikoa

Apirilaren 8tik 16ra bitartean burutu dute Atlasko Rally Klasikoen proiektu solidarioa, Marokon, Eneko Beaskoetxea eta Asier Olabarria herritarrek.

Apirilaren 8tik 16ra bitartean burutu dute Atlasko Rally Klasikoen proiektu solidarioa, Marokon, Eneko Beaskoetxea eta Asier Olabarria herritarrek

Kirol ekimena, kulturala eta solidarioa da Atlasko Rally Klasikoak proiektua. Helburu nagusia da laguntza humanitarioa, arropa eta oinetakoak, botikak, eskolako materiala eta kirol ekipamentuak Marokoko leku behartsuenetara bidaltzea. Besteak beste, marokoar Atlaseko herri eta herrixketara eta basamortu-eremuetara.

Partaideek zazpi etapa ezberdinez osatutako ibilbidea egin behar dute, 20 urtetik gorako ibilgailu klasikoekin. Ekimena apirilaren 8tik 16ra bitartean ospatu da eta bertan parte hartu dute Eneko Beaskoetxea (Ugao, 1978) eta Asier Olabarria (Ugao, 1977) ugaotarrek. Lada Niva 1.6 ibilgailuarekin egin dute ibilbidea, 1990. urteko uztailean matrikulatuta dagoena.

MATERIAL BILKETA HERRIAN

Marokora bidaia egin aurretik material bilketa egin dute Beaskoetxeak eta Olabarriak Ugaon. Hala nola, eskolako materiala, arropak eta jostailuak jaso dituzte bertako umeei dohaintzan emateko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak