→Ugao

Eraso sexista bat salatu dute Ugaoko jaietan

Gaur, 20:00etan, Herriko Enparantzan Kallera asamblada feministak eta jai batzordeak elkarretaratzea deitu dute eraso salatzeko.

Bart gauean eraso sexista bat gertatu da Ugaoko jaietan. Lekuen arabera, gizon batek eraso egin dio 23 urteko Arrigorriagako emakume bati. Gaur, 20:00etan, Herriko Enparantzan Kallera asanblada feministak eta jai batzordeak elkarretaratzea deitu dute eraso salatzeko: “Herritar guztiei eskatzen diegu indarkeriaren aurka aktiboak izan daitezela eta gaurko elkarretaratzean parte hartzera. Guztion artean Ugao berdintsuagoa eta emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko herri bat eraiki nahi dugu”.

EAJ eta EH Bildu udaltaldeek gogor salatu dute erasoa eta “gure elkartasuna adierazi nahi diogu erasoa jasan duen neska gazteari eta bere senidei, eta bere esku jarri nahi ditugu une honetan behar litzakeen udal baliabideak”. Ostegunean hasi ziren Ugaoko jaiak. Festen hasieran, udaletxeko balkoitik, Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkateak eta Izarra elkarteko pregoilariek gogorarazi zuten eraso sexisten kontrako lema “ez da ezetz” eta jaiak errespetuz gozatzeko deia egin zuten.

Gora