→Ugao

Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioaren alde bustiko dira Ugaon, uztailaren 8an

Uztailaren 8an, Arandiako udal igerilekuan, Esklerosi Anikoitza sufritzen duten gaixoen aldeko ekimena egingo da, 11:00etatik aurrera.

ARGAZKIA: EA EUSKADI

Beste urte batez, Ugaoko Udalak bere laguntza eta elkarlana eskaini dio Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioari datorren uztailaren 8an, Arandiako udal igerilekuetan “Busti Zaitez” kanpainaren edizio berri bat ospatzeko.

Parte hartu nahi duenak igerian baino ez du egin beharko, nahi duen beste eta “Busti zaitez” kanpainari begira mugatutako igerilekuko gunetik. Ekimena doakoa izango da eta nahi duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, goizeko 11:00etatik aurrera.  Egunaren amaieran, igerian egindako metro guztiak zenbatuko dira eta igeri egin duten guztiek diploma jasoko dute.

Horrez gain, egun osoan zehar Esklerosi Anizkoitza zer den eta nola lagundu daitekeen azalduko dute fundazioko kideek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak